Hondar berriak Baztan Ikastola

Beltzean mintzo dokumentala

“Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala Iruñean aurkeztuko da, Nafarroa Oinezekin elkarlanean

TXIKIAK_HAUNDI_azk2Garabide elkarteak egindako dokumentala ekainaren 24an, asteazkenean, eskainiko da Iruñean, Kaldereria kaleko udal aretoan, 19:00etan.

Euskararen eta Ameriketako jatorrizko hainbat hizkuntzaren egoera oinarri hartuta, komunitate bakoitzaren errealitateaz, batzuek besteenganako begiradaz eta elkarren berri izanda hizkuntzen garapenerako ikas daitekeenaz mintzo zaigun produkzioa da.

Hainbat galdera planteatzen dira; zer ari da gertatzen Ameriketako jatorrizko hizkuntzekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako hiztunek? Lagun al dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskuratzeko prozesuan?

Hamalau pertsonaren eskutik, Ameriketako zazpi hizkuntza komunitateren egoera plazaratzen du dokumentalak; kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukaterenak hain zuzen.

Dokumentala eman eta gero, Andoni Barreña eta Ander Bolivarrek solasaldia gidatuko dute.

Otsailaren 24an estreinatu eta Euskal Herriko hamalau herritan aurkeztu ondotik, Nafarroan emanen da lehen aldiz, Nafarroa Oinez eta honen baitan dagoen Txikiak Handi proiektuarekin batera antolatuta. Sarrera doakoa izanen da.

Kaxubiarrak Euskal Herrian – 3. eguna

Martxoak 31, asteartea, Iruñean eta Etxarri-Aranatzen

Agenda bete-betea izan zuten kaxuabiarrek hirugarren egunean. Goizean goiz, Iruñeko Euskalerria Irratia bisitatu zuten. Bertan, Radio Kaszëbë  irratiko eta Euskalerria Irratiko arduradunen artean informazio-truke polita izan zuten. Gainera, Juan Kruz Lakastak kaxubiarren irratiko zuzendaria den Ana Kosciukiewicz-eri  elkarrizketa egin zion.

Kotxea berriro hartu eta Sakana aldera abiatu ginen. Izan ere, Etxarri-Aranazko Andra Mari Ikastolako ikasleak Kaxubiatik arras hurbil dagoen Poloniako zonalde batera joanen dira maiatzean hango ikasleekin elkartrukea egitera. Eta, jakina, kaxubiarrak hemen zeudela baliatuz, Etxarriko gaztetxoekin solastera joan ginen. Oso esperientzia polita izan zen ikasleendako eta kaxubiarrendako. Ikasleek harrera polita egin zieten, eta galdera pila egin zituzten Kaxubiako hizkuntza, kultura, ohitura eta bestelako gaien inguruan.

Beriain mendia atzean utzi genuen, Iruñea aldera bueltatzeo. Nafarroako Ikastolen Elkartean, Diario de Noticiaseko kazetariak zain genituen kaxubiarren bisitaren inguruan erreportaia egiteko. Hamaika galderari erantzun ondotik, eta egunari akabaila emateko, Iruñeko alde zaharra ezagutu zuten. Estafeta kalean, zezenak gibelean genituela, taberna batean sartu eta hantxe hartu genuen merezitako atsedena.

 

Hondar iritziak Baztan Ikastola