Inauteri garaia, “Zôpùstë” garaia Kaxubian

Garizuma aitzineko astean ospatzen dituzte kaxubiarrek inauteriak, Zôpùstë izenaz ezagunak. Inauterien jatorriari segituz, ongi jatearen ohitura mantentzen dute eta, bertzeak bertze, haienak diren jaki tradizionalak prestatzen dituzte: arrautzaz egindako taloak, azukrearekin zipriztindutako patatak eta opil beteak.

Antzinako errezeta segituz, opilak nola egiten dituzten erakutsi digute ikasle kaxubiarrek, ederki aski landutako bideo honen bitartez.

On egin!

Ez dago iritzirik

Zure iritzia eman