Kaxubiarrak Euskal Herrian – 1. eguna

Martxoak 29, Bilbo eta Elizondo

Kaxubiar lagunek, bi eguneko ibilbide luzea egin eta gero, Bilbon atseden hartu eta biharamunean, Urepelen hasi zen 19. korrika Bilbora nola ailegatzen zen zuzenean ikusi, sentitu, bizi eta gozatu zuten. Bertan, aurtengo Nafarroa Oinezko koordinatzailea den Oianko eta bere lagun Beñatekin elkartu ziren. Argazkietan ederki pasa zutela ikus daiteke. Hondar bi argazkiak Elizondora ailegatu zirenekoak dira.

 

Kaxubiarrek beraien esperientzia kontatu digute, izugarria iduritu zaie Korrika jaia eta ekimen osoa orokorrean. Milaka jende bildu ditu Korrika akabailak Bilbon, eta denen aurpegitan ikusten zituzten Korrikarekiko sentimenduak, abertzaletasuna. Korrika ere egin zuten, bi karrika gurutzatu zituzten lekukoaren gibeletik milaka lagunekin batera. Lekukoaren mezua irakurtzerakoan jendearen isiltasuna ere nabarmendu zuten. Dagoeneko kaxubiera bultzatzeko antzeko ekimen bat sortzean pentsatzen ari dira.