Kaxubiarrak Euskal Herrian – 2. eguna

Martxoak 30 astelehena, Elizondon

Xorroxin Irratian egin zuten lehendabiziko geldialdia. Ana Kaxubiako irrati kaxubiar bakarreko zuzendaria da eta informazio truke handia izan zen bi irratien artean. Gero, Txikiak Handiko kide den Lorea Atxa eta Artur kaxubiarra elkarrizketatu zituen Xorroxin Irratiko Nereak. Saioa entzungai duzue.

Baztan Ikastolan ongietorri polita egin zieten ikasle eta irakasleek. Dantzak, bertsoak, kantak, opariak, aurkezpenak, galderak... denetarik prestatu ziguten ttipittoek. Kaxubian, Pazko egunetan, untxi batek opariak ekartzen dizkie haurrei, arrautzarekin eta jatekoekin, eta aurten, Baztan Ikastolako umeez ere oroitu da untxi hau. 5. mailakoek sorpresa eman zieten kaxubiarrei,abestu zituzten koplak kaxubieraz ere irakurtzeko aukera eman baitzieten.

Suinki euskaltegian euskara ikasteko aukera izan zuten kaxubiarrek, eta ederki ibili ziren! Giro bikaina sortu zen AEK-ko ikasle eta kaxubiarren artean.

 

Ez dago iritzirik

Zure iritzia eman