Kaxubiarrak Euskal Herrian – 4. eguna

Apirilak 1, Donostia eta Baztanen

Laugarren eguna kostaldea ikusteko aprobetxatu zuten gure lagunek, Donostiarat joan baitziren. Kontxa hondartza bisitatu eta uretan sartu ziren… Baltikoarekin alderatuta, goxo-goxo omen zegoen itsasoko ura!

Arratsaldean, Amaiur ezagutu zuten. Herrian barna bisita gidatua egin eta harrituta gelditu ziren herriko etxeen arkitektura eta tamainarekin.

Monolitoraino joan eta hango historia ezagutzeko aukera izan zuten. Eguraldi ederrak, gainera, bailara osoko paisaiak ikusteko aukera eman zien. Gero, herriko errota ezagutu eta bertan egindako arto irinezko taloak jan zituzten.

Amaiurko bisitatik Elizondora jaitsi, Oinez denda ezagutu eta Kaxubiara eramateko zenbait jantzi eta oroigarri erosi zituzten.

Eguna eta egonaldia akitzeko, elkarte batean agur afaria prestatu genien. 35 lagun bilduta, goxo-goxo afaldu, hondarreko opariak eman, hango eta hemengo kantak kantatu eta zenbait dantzarekin agurtu genituen kaxubiarrak.

Laster arte eta esker mila, Ana Kosciukiewicz-Jablonskô, Artur Jablonsczi, Karól Róda, Dark Król, Adam Hintzka eta Érik Jablonscz!!

 

Ez dago iritzirik

Zure iritzia eman