Orakunde eta inauteriak Baztanen

oilarra-ezpata

Kaxubiarrek inauteri garaian dituzten ohiturak ezagutu ahal izan ditugu mimoz prestatutako bideo bati esker. Hala, Baztanen ditugun ohiturak ere ezagutzera emateko asmoz, ikasleek ilusioz bizi duten Orakunde eguna zer den eta nola ospatzen dugun erakutsi nahi izan diegu.

Ondoko bideoan, ikasleek beraiek emandako Orakunderen gaineko azalpenak, jolasak, musika, oilar harrapatzea eta besta hondarreko dantzaldia ikusten ahal dira. Ttipiek eta ez hain ttipiek gozatzeko egunaren momentu desberdinak ageri dira.

Honekin batera, inauterietako hainbat pertsonaia marraztu dituzte ikasleek: Zirtzilek, Hartza zaina, Sagar dantzariak, Mozorro xuriek, Mozorro beltzak, Zakuek, Damak eta Botileroa. Artista gazteek egindako mozorroen argazki galeria ikusgai  jarraian.

Ez dago iritzirik

Zure iritzia eman