Txikiak Handi Erriberara iritsi da!

Aurtengo honetan, Txikiak Handi egitasmoa Erriberaraino etorri zaigu. Ilusio handiz ekin diogu hizkuntza gutxituen aldeko aldarrikapena gure artean eta gure mugez gain zabaltzeari.

Dagoeneko harreman berriak sortzen hasi gara eta hara non aurkitu ditugun korsikarrak, hauek ere beren hizkuntza gutxituaren defentsan.

Ea zer daukagun ikasteko irla honetako biztanleegandik eta ea gu ere gai garen zerbait irakasteko.

Bestalde, konturatu gara urtez urte harreman sare sendo bat osatu dugula munduko herrialde ezberdinetan.

Beraz, zergatik ez aprobetxatu jada josita dugun sarea? Zergatik ez sortu zerbait berria denon artean? Dagoeneko ideia berriak ditugu esku artean.

Ez dago iritzirik

Zure iritzia eman