Txikiak Handi Sahara-ra iritsi da

Kaixo guztiei:

Hasi da gure bidaia:  azaroak 29an, Zangozako Sahararen aldeko elkarteko Xabi eta Mariak gure lagun sahararrekin egin behar dute lotura.

ILUSIOZ beterik joan ziren kanpamentuetarantz, helburu humanitarioak duen bidaiara

Eta beraien maletetan lekua egin ziguten gure TXIKIAK HANDI-ko kultura-trukea hasi ahal izateko, 2013-2014 urteko funtsezko oinarria.

Zangozako zati bat bidali genien, Nafarroako zati bat: musika, ipuinak, pelikulak eta 3., 4. eta 5. mailakoen eskutitz batzuk.

Orain erantzunaren zain gaude, argeliako basamortu gogorreko biztanleak diren haur guztien erantzunaren zain. AURTEN GURE HIZKUNTZAK ETA BERAIEN HIZKUNTZAK HURBIL DANTZATUKO DUTE, OSO HURBIL.

Informaturik mantenduko zaituztegu.

Ez dago iritzirik

Zure iritzia eman