Txikiak Handi

2009-etxarri-aranazTxikiak Handi 2009

Etxarri Aranatz

2009an Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak izan zuen, Nafarroako Ikastolen Elkartearekin batera, Nafarroa Oinez antolatzeko ardura. Orduan, Txikiak Handi lelopean aritu ziren lanean hizkuntza txikien handitasuna aldarrikatzeko asmoz. Lelo honek Europako hizkuntza xumeen indarra nabarmentzea zuen helburu, euskaren egoera beste hainbatenarekin parekatuz, lehendabiziko aldiz. Asmoa izan zen euskararen aldeko aldarrikapena Europara zabaltzea, eta Oinez festa nazioarteko bihurtzea. Hau da, nazio eta herrialde txikien sare zabalean kokatu zuten euskara.
Eta hizkuntzon arteko zubiak eraikitzeko, Txikiak Handi Egitasmoa abiatu zuten: Batetik, Europako hizkuntza gutxituen sare bat osatu zen (katalana, galegoa, asturiarra, aragoiera, okzitaniera, bretoia, alsaziera, frisiera, galesa, gaelikoa, eta eskoziarra) eta hizkuntza horietako elkarte eta erakundeekin kontaktu zuzenak egin ziren. Bestetik, Europako bost hizkuntza txikirekin egon ziren harremanetan, eta euren herrialdeak bisitatu zituzten hizkuntza horien errealitatea zuzenean ezagutzeko. Bestetik, bisitatutako herrialde horietako ordezkariak 2009ko Nafarroa Oinez festara gonbidatu ziren.
Oinez bezperan, Txikiak Handi Topaketa antolatu zen Behatokiarekin batera, elkarri errealitate desberdinen berri emateko. Topaketa horretan euskalgintzako ordezkaritza zabala egon zen, eta Txikiak Handi Manifestua berretsi zuten parte hartu zuten erakunde eta norbanakoek. Bukatzeko, Oinez egunean erakunde horietako ordezkariek irekiera-ekitaldian eta omenaldian hartu zuten parte. Gainera, Oinez egunean Txikiak Handi Gunea eratu zen, hizkuntza txikietako kultura ordezkatzen zuten ekitaldiez osatuta.